XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gero berriz kanpora irten giñan.

Neguko atsalde otza zan.

Miñutu gutxi barru osabak autoan STUBAITAL`eko geltokira eraman gindun.

Osabak txartelak erosi bitartean, HEINI`k ISEL mendia erakutsi zigun.

Arreta biziz begiratzen genun, mendi oiantsu arrek gabean egiten zuan antz illunera.

Guri aspalditik ezaguna ta maitea zitzaigun, ADREAS HOFER eta bere Tiroldar mutillak askatasuna lortze-arren egindako gudagatik.

Zazpi t`erditan abiatzen zan trena.

Andik laxter INNSBRUCK`eko argiak gure azpian zeuden.

Sartaldeko geltokian argi gorriak diz-dizka ari ziran.

Aldapa pikoan ba`zijoan gure trena mendian gora, gero ta gorago.

Elurrez betetako baso illunetan barrena, mendi-egal bakartietan zear, baserri ta erri koxkorren ondoan: MUTTERS, NATTERS, KEIT, TELFES....

Pozez beterik adi-erazten zizkigun HEINI`k burnibiderda, an-emengo mendiak ibarrak eta bide zabalak.

Burni-bideko poste bakoitza aspaldiko ezagun maitea zan beretzat.

Guk gau illuna besterik ikusten ez genunean, arek zenbat gauza eder erakusten zizkigun!.

Illunpe beltz artan, bere sorterriko argiak millaka diz-diz egiten zuten.

TELFES igaro ondoren, bat-batean itzik gabe ta ixillik gelditu zan.

Bagoi-muturrera irtenda, begiak zabalik eta pozik FULPMES aldera, illunpean aurrean agiri ziran argiei begira zegon.

Nik ere jarraitu nion eta aren ondoan nengon ni ere ixillik.

Mendi goi aietatik nere barrura indar santu bat jeixten zala, iruditzen zitzaidan.

Mendietako indar ura ikus-eziña izan arren, nere inguru guzian nabaitzen nuan.

OTTO`k berriz bere biurrikeriak bizi-bizi esaten zizkionean, osabaren pozezko parra aitzen zan bagoi barruan.

FULPMES`eko geltokian jende-talde bat zegon gure zai.

Guk urrutitik kiñu egiten genien.

Jetxi giñanean, HEINI berealaxe inguratu zuten.

Pozez gaiñezka besarkatzen zitun bere anaitxoak.